
Skateboardeko Euskal Selekzioa ESC BASEL 2022 nazioarteko txapelketan parte hartzen ari da, lehen aldiz, Suitzan asteburu honetan. Áfrika Criado, Sara Larrañaga, Egoitz Bijueska eta Itzel Ortizek osatutako taldeak lehen emaitza onak lortu ditu. Lehen jardunaldian, Euskal Selekzioak finalerdietarako sailkatu zituen bi gizonezko: Itzel Ortiz eta Egoitz Bijueska.