Patin Hockeyko Euskal Selekzioa Asiako Macao hirira itzuliko da hilabete barru, duela urte batzuk lortutako titulua berresteko asmoz. Nazioarteko txapelketa hau uztailaren 28, 29 eta 30ean jokatuko da, Macao, India, China Taipéi, Zelanda Berria eta Basque Country izenarekin lehiatuko den Euskal Selekzioaren parte-hartzearekin.
Macao da euskal selekzioaren helmuga, Txinako hegoaldeko kostaldean dagoen Macao Patinaje Federazioaren 40. urteurrenaren ospakizunetan.
