
Errugbiko B Ohorezko Mailako euskal taldeak joan den asteburuan hasi ziren Ligan. Datorren urtean, partida oso interesgarriak izango dira, besteak beste, derbiak: Zarautz eta Gaztedi (larunbata, 16:00etan) eta Getxo-Hernani (larunbata, 17:30ean).
Gainera, ‘Uni’ Bilbok Santanderrekin joko du (igandean, 11:30ean, El Fangon). Eta Bera Bera Belenosekin (larunbata, 17:00etan). Bestalde, Uribealdea Palentzian (igandea, 12:30ean) eta Eibar Ourensen (igandea, 12:00etan) jokatuko dute.