Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak urrezko domina irabazi zuen Alemaniako hiriburuan, igeriketa paralinpikoko Munduko Serieetan. Tokioko Jokoetan lehiatu zen igerilariak urrezko domina lortu zuen estilo libreko 800 metrokoan, minusbaliotasun anitzeko sistemaren pean, S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginez.

Bestalde, Iñigo Llopis Basque Teameko bekadunak, S8 kategorian, bizkar estiloko 50 metroetako proban hamabigarren postuan amaitu zuen arren, Espainiako errekorra hautsi zuen, 31.93 segundoko denborarekin. Gainera, txapelketako lehen jardunaldian laugarren postua eta beste Espainiako errekor bat erdietsi zituen estilo libreko 200 metrokoan, 2:11.67ko denbora eginda.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad