
Gure surflariek hitzordu handien gose ziren jada, eta denboraldiko lehena Israelgo Kontiki hondartzan jokatu da martxoaren 15etik. Gure kirolari asko lehiatu dira ekitaldian, baina Nadia Erostarbek egin du distira gehien. Zarauztarrak bere surf indartsua paseatzera atera du, normalean olatuekin amaitzeko duen sendotasunarekin, eta pixkanaka koadroan aurrera egin du finalera iritsi arte.
Finalean Nadia Teresa Bonvalot olinpikoari aurre egiten saiatu da, baina gauzak zaildu egin zaizkio portugaldarraren olatu bati 9.63ko puntuazioa eman diotenean. Nadiaren bi olatu onenak, 6.53 eta 6.37koak, ez dira nahikoa izan txandari buelta emateko. Netanya Pro txapelketako emaitzei esker, Nadia Erostarbek zazpi postu igo ditzake sailkapenean.