Mendi Lasterketetako Euskal Selekzioak datorren martxoan Ladrillarren (Caceres) eta Quesadan (Jaen) egingo diren BERTIKAL eta ULTRA Txapelketetarako deialdia aurkeztu du. Hauek izango dira 2022ko Euskal Selekzioaren egutegiko lehen hitzorduetako batzuk.

Deitutako 19 korrikalarien artean azpimarratzekoa da Maite Maiora egungo munduko txapelduna Ultran, eta martxoaren 12an parte-hartuko duena, “VIII KV De Las Hurdes-ko” hitzorduan parte hartuko baitu. Oihana Kortazar ere bertan izango da, 2021ean Lineako eta Bertikaleko Munduko Txapelketetan lortutako bigarren postuen bermearekin, edo Ainara Uribarri Euskadiko egungo txapeldunarekin. Gizonezkoetan, Gontzal Murgoitiok, Euskal Selekzioaren promesarik handienetako batek, Senior mailara egin du jauzi, eta Munduko Junior Txapelketan hirugarren postua lortu du KBn eta Linean 2021ean.

Martxoaren 19an jokatuko den Ultra Trail Sierra de Cazorla hitzorduan, Euskal Selekzioarekin Estatu mailan puntan diharduten zenbait korrikalari arituko dira. Lasterketako 70 kilometro behar bezala burutzeko, Euskal Selekzioak, besteak beste, 2021eko Ultraskyrunningean Europako Txapeldun suertatu zen Sandra Sevillano eramango du. Horrez gain, Canfranc eta Anetoko Ultra Trailetako irabazle Beñat Marmissolle ere han izango da, baita Euskadiko 2021eko txapelduna, Iñigo Arantzamendi ere.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad