Egungo munduko boardercross txapelduna bigarren izan zen, jokatu den Munduko Kopako finalean. Donostiarra 19. izan zen asteartean jokatutako sailkatze-jardunaldian, baina bigarren txandako bigarren denborarik onena eginda. Xehetasun horrekin agerian utzi zuen Munduko Txapelketaren azken fase gogorraren ostean sortu zitzaion bizkarreko mina ez zela oztopo izango Austrian jokatutako Kopa honetan.

Berriz ere, bere potentziala erakutsi du Kristalezko Globoaren lehian, Munduko titulua erdietsi ondoren lortu nahi duen bigarren helburu nagusian. Lucas denboraldi honetan izaten ari den boterearen adibidea da Kopa honetan aurrera egiteko izan duen modua, final-zortzirenetan eta final-laurdenetan bigarren izanda, eta finalerdian gailenduta, final handian bete-betean sartzeko. Final horretan Alessandro Hämmerle etxekoak irabazi du, azken bi edizioetako irabazleak, eta Mick Dierdorff estatubatuarra, urrea duela bi urte Solitudeko (Utah) Munduko Txapelketan, hirugarren izan da.

Gipuzkoarrak, 2014-15 denboraldiko Kristalezko Globoaren irabazleak, eta Sierra Nevada 2017ko Munduko Txapelketan zilarrezko bi domina irabazi zituenak, bere hamahirugarren podiuma eskuratu du gaur Munduko Kopan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad