Lucas Eguibar, egungo Munduko txapelduna, ederto aritu da Munduko Kopan, Cervinian (Italia) jokatutako proban podiumeko hirugarren tokira igota. “Oso pozik nago, hunkituta, oso uda luzea izan da bizkarreko arazoekin, kirola uztea ere pentsatu nuen, hobera egiten ez nuelako. Baina hemen gaude berriro eta oso pozik nago. Garaipenak ihes egin digu egin ditudan akatsengatik, baina lanean jarraitu behar dugu. Orain Gabonak gozatzea eta indartsuago itzultzera”, adierazi du Lucas Eguibarrek.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad