
Basque Teameko surflariak Abanca Pantin Classic txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratu du eta titulua ziurtatu du hórrela. Canalesek Valdoviñoko txapelketarako ezarritako helburua bete du: World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituan Europako surflari onena izateko beharrezko puntuak lortzea.
Sopelako surflaria eta Tokioko jokoetarako sailkatu zen Pauline Ado Angeluko surflaria borrokatzen ziren sariagatik, baina azkenean Basque Teameko kirolariak irabazi du.