Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan arituko diren kirolarien ordezkaritza bat agurtu du gaur Faduran, Getxon. Topaketan, Lehendakariak bere babesa eta konfiantza helarazi nahi izan die Jokoetan parte hartuko duten kirolariei.

Ekitaldian, baita ere izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team fundazioaren koordinatzailea, Andoni Aldekoa fundazioko lehendakariorde eta EiTBko zuzendari nagusia, eta Amaia Agirre Getxoko alkatea.

“Goi mailako kirolean aritzea erabaki duzue, kasu askotan zuen ikasketekin eta lanarekin uztartuz; sakrifizio, dedikazio eta konpromiso eredu zarete”, gaineratu du Iñigo Urkulluk.

Getxon bildu dira gaur Maialen Chourraut piraguismoko egungo txapeldun olinpikoa, Higinio Rivero parakanoista, Iñigo Llopis igerilari paralinpikoa, Clara Azurmendi badminton jokalaria, Rakel Mateo paratriatleta, Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea, Teresa Errandonea hesi-lasterkaria, Agurtzane Eguiluz gurpil-aulkiko saskibaloi jokalaria eta Jorge Pineda arraunlari paralinpikoa.

Oraingoz, 13 euskal kirolarik dute plaza, baina oraindik 30 baino gehiagok dute txartela lortzeko aukera.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad