Mundu osoko haurren immunizazioraren aldeko #PequeñasSoluciones erronkarekin bat egitera gonbidatzen zaituzte Unicefek eta Basque Teamek

Zer da #PequeñasSoluciones erronka?
UNICEFek antolatutako lasterketa birtual solidarioa da. Bertan, mundu osoko haurren immunizazioaren alde parte hartzera animatzen dituzte pertsona guztiak.
Txertoak gaixotasun arriskutsuen agerraldiak prebenitzeko tresnarik seguruena eta eraginkorrena dira; baina 2019an 14 milioi haurrek ez zuten bat bera ere jaso. Horregatik, UNICEFen ez dira geldituko bizitzak salbatzen dituzten txertoekin haur bakoitzarengana iritsi arte.
Basque Teamek bat egin du ekimenarekin. Bide hau gurekin egitera, eta #PequeñasSoluciones izeneko lasterketa birtual solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Lasterketa honetan parte-hartzaileek korrika egin dezakete, oinez ibili, bizikletan joan, igerian egin… eta milaka haurren bizitzak babestuko dituen dohaintzak egin kilometro horiek txerto bihurtzeko.
Txertoak haurren biziraupenerako konponbide eraginkorrena, errazena eta merkeena dira. Izan ere, hain poto txikian sartzen den zerbaitek 2-3 milioi bizitza salbatzen ditu urtero.
Minuturo, 5 haurrek biziraun dezakete txertoei esker, horregatik da hain garrantzitsua #PequeñasSoluciones erronkan parte hartzea. Gurekin bat egingo duzu?
1) Izena-emateko aukera dago otsailaren 6ra arte, Kinendu aplikazioa erabilita.
2) Izen-ematea formalizatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu dortsal pertsonalizatuarekin (zenbakia eta izena).
3) Lasterketa hasten denetik otsailaren 7ra arte, zure kirol-jarduerak erregistratu ahal izango dituzu.
4) Edozein lekutatik parte har dezakezu.
5) Ziurtagiri digital bat jasoko duzu zure parte-hartze solidarioarekin.
6) Zure sailkapen pertsonala eta taldekakoa ikusiko duzu.
7) Erregistratu zure jarduera Kinendu aplikazioarekin, edo sinkronizatu zure erloju edo app-an.
8) Partekatu argazkiak zure sare sozialetan #PequeñasSoluciones etiketa jarrita.
9) Kilometroak erregistratzeko zailtasunak edo zalantzak izanez gero, jarri harremanetan carreras@kinendu.com helbidean