Kirol Auzitegia
Kirol Arbitrajeko Euskal Auzitegia
EKFBko Kirol Arbitrajeko Euskal Auzitegia 2020ko ekainaren 30ean eratu zen, hausnarketa luze eta lasaiaren ondoren, eta horrek aldaketa kontzeptual eta prozedurazkoa ekarri zuen. Eusko Jaurlaritzak, Unibertsitateak eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak interes-gatazkarik gabeko arbitroen zerrenda bat izendatu dute, prestakuntza juridiko handiko gizon eta emakumez osatua.