Kirol Autonomikoaren II. Biltzar Nazionala, duela urtebete Valladoliden egin ondoren, Bilbon izango da aurten, Euskalduna Jauregian; hain zuzen, 2023ko azaroaren 11n, larunbatez. CUFADEren jardunaldi honetan kirolaren funtsezko alderdiak jorratuko dira, hizlari handien, adituen edo programa bateko eztabaida mahaien eta protagonisten bidez, eta guztia gai multzoka banatuta, hala nola kirol kudeaketa, kirol alderdi teknikoak eta komunikazioa zein joera berriak.

Topaketa CUFADE Espainiako Kirol Elkarteen Konfederazioak sustatu du, eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak egingo ditu gonbidatzaile lanak. Asmoa izango da kirol autonomikoak gizartean duen balioa nabarmentzea.

Biltzarraren helburua da, berriz ere, erakunde, kirol federazio eta klubetako kirol agintariei, langileei eta laguntzaileei beharrezko tresnak ematea, haien eguneroko kudeaketa hobetu ahal izan dezaten, xede jakin batzuekin: oinarrizko kirolaren atzean dagoen lana ezagutaraztea, oinarrizko kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko elementuak ematea, eta ideiak eta proiektuak sortzeko eztabaidagune bihurtzea. Gainera, bertaratutakoen artean lotura profesionalak eta pertsonalak sortu ohi dira.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak emango dio hasiera II. Biltzar honi. Ekitaldian Pepu Hernandez saskibaloi entrenatzailaren eta Javier Clemente futbol entrenatzailaren hitzaldiak izango dira.

Oraingoz, osatzen ari den programa erakargarrian, kirol kudeaketaren atalean aseguruei buruzko hitzaldi bat egongo da (AONeko Nacho Leyva); eta ekitaldien antolaketari buruz ariko dira Mikel Gurutzeta –Tourrerako Jaurlaritzako koordinatzaile nagusia–, Natalia Via-Dufresne estropadalari eta domina olinpikoa irabazitakoa –Amerikako Bela Kopa– eta Madison enpresako Alfonso Ron –kirol ekitaldiak antolatzen dituen enpresa–.
Mezenasgoaren eta kirolaren fiskalitatearen legeari buruzko hitzaldiak izango dira, Sergi Miquelekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin, baita kirolaren kudeaketa publikoari buruzko mahai ingurua (Josep Monras, Alberto Bustos eta Asfedebiren eskutik) eta generoaren inklusioari buruzko hitzaldia ere, Dorleta Ugalde eta Silvia Murielen eskutik, eta AMDPko Arantxa Uriarekin. Kirolaren gizarteratzeari buruzko eztabaidan, Ignacio Rica Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea eta Athletic Club Fundazioko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izango dira.

Komunikazioaren eta joera berrien atalean, berriz, nabarmentzekoak dira Adimen Artifizialari buruzko hitzaldia, Carlos Pinedak emango duena –Parisko Olinpiar Jokoetako AAz arduratzen den ST37ko CEO)–, Bigdatari eta Kirolari buruz Alex Rayonek emango duen hitzaldia –Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreordea–, kiroleko teknologiari buruzkoa, Kiroletako ingeniaritza eta sistemen STT enpresaren eskutik –azterketa sentsore biomekanikoak–, kiroleko jasangarritasunari buruzkoa, ADESP (Espainiako Kirol Elkartea), eta Green Deal Proiektua (UFEC) eskutik, edo kirol federatuen bilakaera Jose Alberto Martin Manjarresekin eta elikadura-nahasmenduen egoera kirolean Oviedoko Unibertsitateko Maria Fernandez eta EUNEIZ Unibertsitateko Carlos Diaz eta Ruben Jimenezekin.

Beste eremu batean, kirol teknikariarenean hain zuzen, kirol medikuntzako ponentziak nabarmenduko dira: ‘Kirolariaren osasunaren eta errendimenduaren gaur egungo ikuspegia’, Toni Tramullas Juanen eskutik –kirol medikua, Bartzelona Futbol Klubeko mediku ohia eta Aspire Academyko (Qatar) zuzendari medikoa– eta Adrià Tramullas Masen eskutik –kirol kardiologoa–. Eta baita beste hau ere: ‘Ebidentzia zientifikoan oinarritutako Kirol Medikuntza: oraina eta etorkizuna’, Julen Ucin Gurrutxagaren eskutik –medikua Erronka Kirol Medikuntzan eta EHUko irakasle elkartua, Fisiologia sailean– eta Haritz Esnal Amundarainen eskutik –medikua eta EHUko irakaslea, Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren sailean–.

Gainera, gai interesgarriak programatuko dira, hala nola: ‘El Día después del deportista de élite/Eliteko kirolariaren biharamuna’ (Laneratzea Basque Team Proiektuko Olatz Legartza); kirol titulazioak, Kirolaren Euskal Eskolako Jon Iriberrirekin; emakumeen kirolari buruzko mahai ingurua, Almudena Cidekin eta Basque Teameko emakume kirolariekin; taldeen kudeaketari buruzko hitzaldia, Maria Ruiz De Oñaren eskutik –psikologoa eta coach developera, 26 urtetik gora errendimendu handiko futbol profesionalean lanean aritutakoa–; bai eta kirolari aplikatutako industriari buruzkoa ere, Matteo Samaranchen eskutik –ekoizpen automatizaturako teknologiaren eta adimen artifizialaren arloko ATMMEDIA enpresako negozio garapenerako zuzendaria–.

Izena emateko, esteka hau erabil daiteke: https://bit.ly/cufade-bilbao

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad