45 gaztek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gure kirolarien eskutik. Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia ostiralean egin genuen Basque Team Zentroko instalazioetan (Fadura, Getxo). Durangoko San Antonio Ikastetxetik etorritako 15-16 urteko 45 gaztek parte hartu zuten, eta Basque Teameko kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan zituzten. Horrez gain, goi mailako kirolari buruz eta Fundazioari buruz hainbat gauza ikasi zituzten.

Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Iker Sastre mahai-tenis jokalariak, Barbara Pla errugbi jokalariak eta Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia surflariek, Jatyr Berasaluce teknikariarekin batera, kirolen nondik norakoak azaldu zizkieten eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi zieten. Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatu zen. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, kasu honetan bezala.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad