Juan Jose ‘Kako’ Aramburu Basque Teameko beka duen tiratzaileak brontzezko domina irabazi du, skeet modalitatean, Rabaten jokatutako Gran Prix txapelketan. Irundarrak lehen postuan bukatu zuen lehen jardunaldia, eta Iraitz Etxeberria gaztea hamabosgarren sailkatu zen. Finalean, 60tik 43 plater hautsi zituen ‘Kakok’, Saif Bin Futaism arabiarraren (52) eta Rashid Hamad katariarraren (54) atzetik geratuz. Etxeberria hamabosgarren izan zen.

2021eko lehen nazioarteko txapelketa izan da hau, baita 2020an koronabirusaren ondorioz piztu zen osasun krisiaren ostean egindako lehena ere. Nabarmendu behar da Kako Aramburuk Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzeko borrokan jarraitzen duela.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad