
Asturiasen, Austrian eta Frantzian egin duen bezala, podiumera igotzea espero du Rampa da Falperran
Rampa da Falperra Portugalen Joseba Iraola pilotu bizkaitarraren Euskal Selekzioa taldeak parte hartzen duen laugarren proba da. Balmasedakoa Europako Automobilismo Mendi Lasterketen Txapelketako liderra da bere klasean, lehiaketa hasiera bikain baten ondoren. Bizkaitarra podiumera igo da Asturiasen Fitoko Igoeran, Rechbergen (Austria) eta Saint Jean du Gard- Col Saint Pierren (Frantzia). Falperrak bost kilometroko luzera du. Lasterketa azkarrenak eta zailenak hasten dira gure motorrarentzat, adierazi du Iraolak.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko Automobilismo Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, automobilismo talde hau babesten dute.