Austrian Frantzian lortutako arrakasta errepikatu zuen, eta bigarren postutik oso gertu egon zen.

Joseba Iraola pilotu bizkaitarrak gidatutako Euskal Selekzioaren bigarren proba eta arrakasta berria. Bizkaitarrak asteburuan hartu zuen parte Rechbergen (Austria) eta podiumera igo zen berriro. Iraolak bere hasiera bikainari eutsi dio automobilismoko mendi lasterketen Europako Txapelketan, Rechbergen hirugarren postua lortuta, Christian Merli lider italiarraren eta Petr Trnka txekiarraren atzetik. Joseba Iraolak bigarren postua ukitu zuen.

“Hamarren bategatik ez dugu bigarren postua lortu. Proba mitiko honen giroa ikusgarria da, gogoratzekoa, 40.000 pertsona lasterketa ikusten. Oso pozik nago. Ibilbidea mendi batean gora doan zirkuitu bat bezalakoa da. Hemen motorraren kultura dago. Jende guztiak begirunez begiratzen digu eta presio hori nabaritzen dut, ondo daramadana. Etxeko lanak eginda joaten gara, talde bikain batekin”, nabarmendu zuen.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko Automobilismo Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, automobilismo talde hau babesten dute.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad