Abenduaren 18an, larunbatean, hil zen 82 urte zituela, euskal saskibaloiaren erreferente nagusietako bat, Jose Maria Rojo. ESFtik gure doluminak eta besarkada handi bat bidali nahi dizkiegu senide eta lagunei.

Jose Maria Rojo Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea izan zen zenbait urtez, 1985ean euskal saskibaloi federazioaren sortzailea eta 2003tik 2006ra federazio horretako presidentea.

Haren hileta elizkizuna ostegun honetan, abenduaren 23an, izango da, Deustuko Salesianos ikastetxean, Maria Auxiliadora parrokian, 19:30ean.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad