
Jose Maria Olazabalek zuzentzen du Golfeko Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak martxan jarritako bikaintasun-proiektua. Augustako bi Master eta bost Ryder Cup irabazi dituen Txema Olazabal golflari handiak erronka berezia du gaur egun. Belaunaldi berriei bultzada eman nahi die. Bere gidaritzan prestatzen ari diten jokalariek plangintza, laguntza teknikoa eta prestaketa fisikoa eskainiko dizkie jasotzen dute.
Ekimen polita da.
“Bai, desberdina da pixka bat. Nik ikasi duda guztia urte hauetan saiatzen ari gara gazteei transmititzen. Horretan gaude. Lana polita da, desberdina baina gustukoa da, niretzat behintzat eta horrekin pozik eta kontent”.
Ahalegin handia egin behar da.
“Ez dago beste biderik, egia esateko. Gaur, adibidez, goizeko zortzirak hamar gutxiagoetarako hemen ginen eta oraindik hemen gaude, ez dute bukatu, oraindik fisikoki saio bat egin behar dute, baina nik ikasi dudana hau da: lan, lan, lan eta lan. Ez dago beste biderik. Maila oso altua da eta goi mailako helburuak lortzeko ez dago beste modurik”.
Gora iristea gero eta zailagoa da.
“Oso zaila da pauso hori ematea eta gero mantentzea. Goi mailara ailegatzea baina gero hor mantentzea urtean zehar oso zaila da. Ikusi dugu bizitzan zehar. Lehenbizikoa zaude Munduan eta gero solo batean sartzen zara eta zaila da mantentzea berdintasun hori. Bizitza bezala da; batzuetan ondo eta besteetan ez hain ondo, eta zaila da batez ere mentalki oso indartsua izan behar duzulako. Izango dira momentu asko oso gogorrak eta bakartiak ere bai. Askotan ateratzen zara etxetik eta joaten zara bost, sei edo zazpi aste bakarrik askotan. Gauzak ondo ateratzen baldin badira, primeran, baina gauzak gaizki ateratzen baldin badira, oso zaila izaten da”.