
Gipuzkoako Iñigo Peña piraguistak, Paco Cubelos lankidearekin batera, diploma olinpikoa lortu du Tokion, K2-1000 metroko finalean seigarren postuan amaitu ondoren.
Gaurkoa Iñigo Peñak lortutako bigarren diploma olinpikoa da, 2016ko Rio de Janeiron K4-1.000 metroko lasterketan erdietsi baitzuen lehena, bosgarren postua lortu ostean.
Iñigo Peña eta Paco Cubelos ziren K2-1.000 metrokoan domina bat irabazteko faboritoak, baina ezin izan dute lortu.
Pacok eta Iñigok irteera ona egin dute, ontzia ondo bideratu dute hasierab, baina 250 metrotik pasatzean bosgarren postuan zeuden (+1.20), 500 metrokoan zazpigarrenak ziren (+3.08) eta 750 metrokoan ere zazpigarrenak.
Azkenean, azken 250 metroetan posizioa hobetzea lortu dute, seigarren helmugaratu dira 3:17.323 denborarekin (+2.047), Australia, Alemania, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Zeelanda Berriaren atzetik, eta Bieloerrusiaren eta Txinaren aurretik.