Basque Teameko bekaduna den Iñigo Llopis igerilariak abuztuaren 24an hasiko diren Tokioko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko duela ziurtatu du, berriz ere gutxieneko marka eginda, oraingoan Bartzelona Hiria Nazioarteko Sariaren 100 metroko bizkar estiloan. Bestalde, Nahia Zudairek, Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, Tokion lehiatzeko beste urrats bat eman du Bartzelona Hiria Nazioarteko Sari honetan. Gipuzkoako gazteak gutxieneko B marka egin zuen atzo S8ko estilo libreko 400 metrokoan, 5:06:21eko denborarekin.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad