Imanol Rojok ahalegin handia egin du Beijingeko Jokoetako bere azken proban 21. postua lortzeko. Hasiera batean 50 kilometrokoa izan behar zuen lasterketa 30 kilometrora laburtu behar izan dute, eta espero baino ordubete beranduago hasi da, Zhangjiakouko iraupen-eskiko Zentro Nazionala astindu duten haize-bolada bortitzek eraginda. Erabaki horrek ez dio batere mesederik egin tolosarrari, distantzia handietan erosoago baitago, 50 kilometrokoa bere proba fetitxea izanik.

“Amorrua eman dit, lau urte neramatzalako karrera prestatzen. Berdin dio 30 eda 50 egiteak, lasterketan zaudenean berdin dio. Laburtuz gero, ez da haize eta hotz gutxiago egongo. Gustatuko litzaidake 50 kilometroak korritzea, seguruenik postu hau hobetuko nukeelako”, esan du Imanolek proba amaitzean.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad