Basque Teameko iraupen-eskiatzaileak 18. postuan bukatu du estilo klasikoko 50 kilometroko proba. Imanol Rojok Oberstdorfeko iraupen-eskiko Munduko Txapelketan hasi zuen bere ibilbidea 15 kilometro estilo klasikoko eta 15 kilometro estilo libreko eskiatloi proban emaitza historikoa lortuta. Otsailaren 27an erdietsitako 19. postua, ordura arte, bere kirol ibilbideko markarik onena zen Munduko Txapelketa absolutu batean.

Lau egun geroago, martxoaren 3an, tolosarrak 33. postuan amaitu zuen estilo libreko 15 kilometroko proba, eta asteburu honetan amaiera txapelketari, ahalik eta ondoen, urrezko ukitua jarrita. Estilo klasikoko 50 kilometroak dira Imanoli gehien gustatzen zaion proba eta, egia esan, hala erakutsi du. Lasterketa-buruan joan da une oro eta oso gutxi falta izan zaio lehen 15 postuetan bukatzeko. Bi ordu, 13 minutu eta 44 segundoren ostean, eta lan gogorra burutu eta gero, Emil Iversen norvegiarrarengandik 2:52ra helmugaratu da Imanol. Alexander Bolshunov errusiarrak eta Simen Hegstad Krueger norvegiarrak osatu dute podiuma. Lasterketa amaitzean, Imanolek Basque Team fundazioari esan dio ez duela hitzik bizitzen ari dena deskribatzeko, ikaragarri pozik dago egindako lanarekin. Tolosako eskiatzailea bere kirol ibilbideko unerik onenean dago. Abenduan lortu zuen bere lehen garaipena Europako Kopan, Tour Ski osoan zehar bikain aritu zen eta orain Munduko Txapelketa batean Top 20an sartu da bi aldiz.

Oberstdorfeko hitzordua denboraldiko helburu nagusietako bat zen, Beijing 2022ko Jokoetarako sailkapena begi bistatik galdu gabe. Txinakoak bere hirugarren Joko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad