Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak hirugarren metal preziatuena eskuratu du Montenegroko Irekian, bakarka zein taldeka. Banakako brontzea 2 klasean lortu du, gurpil-aulkiko kirolarien klasean. Bilbotarrak 3-0 irabazi die Goran Perlic serbiarrari, Peter Lovas eslovakiarrari eta Andrew Guy britainiarrari. Final-laurdenetan 3-2 (8-11, 12-10, 9-11, 11-8 eta 11-7) irabazi dio Federico Crosara italiarrari podiumean postu bat ziurtatzeko eta Martin Ludrovsky eslovakiarrak baino ez dio finalerako bidea oztopatu, bere kontra galdu baitu 1-3 (19-17, 6-11, 7-11 eta 5-11).

“Oso ondo jokatu dut Montenegron, bero itogarriarekin eta aurkari oso gogorren aurka, denak Granadako Munduko Txapelketarako txartela lortu nahian. Multzoetako fasean aritu nintzen aurrena, aurkari zuzenen aurka set bakar bat ere galdu gabe. Ludrovskyren aurkako finalerdian oso zentratuta jokatu dut eta irabazten hasi naiz, baina partida bikaina egin du eta galdu egin dut”, adierazi du euskaldunak, azaroan jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena helburu duela.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad