Datorren urtarrilaren 28an, 19:00etan, II. Euskal Kirolaren Gala ospatuko dugu Donostiako Kursaalean.

Hitzordu garrantzitsua izango da euskal kirolaren munduarentzat; izan ere, euskal federazioek beraiek erabakitako hautagaiak igoko dira oholtzara: EUSKAL KIROLAK BERE KIROLARI ETA KIROLZALEAK SARITUKO DITU.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) beharrezkotzat jotzen du gure federazioetako zein selekzioetako kide nabarmenek egindako lan eta esfortzu handiagatik aitorpena jasotzea. Federazio guztiak garrantzitsuak dira EKFBrentzat; hori dela-eta, federazio bakoitzeko saritu bat egongo da, guztiek, zalantza barik, meritu bera daukatelako. Horrez gain, berrikuntza bat egongo da aurtengo edizioan; izan ere, 2009ko gizonezko eta emakumezko kirolaririk onenak sarituko ditu EKFBk. Honakoak dira aurtengo saritutakoak: azken Joko Paralinpikoetan domina eskuratu zuen Richard Oribe eta Virginia Berasategi triatleta.

Gonbidatuen artean ere gure gizarteko zein kirol munduko pertsonaia esanguratsuak izango dira. Besteak beste: Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Iñaki Galdos Gipuzkoako kirol ahalduna; Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria; Iñaki Ugarteburu, Gipuzkoako Aldundiko kirol zuzendaria; Iñaki Mujika, Bizkaiko Aldundiko kirol zuzendaria; Euskaltel-Euskadiko Miguel Madariaga; Andres, Ander eta Angela Vilariño pilotuak; Alex Aranzabal, Eibar taldeko presidentea; Gorka Ramoneda, Gipuzkoa Basketeko presidentea, Edu Etxeberria, Kayak Surfeko munduko txapelduna etab. luzea.

GONBIDATUTA ZAUDETE EUSKAL KIROLAREN JAI NAGUSIRA!

SARITUTAKOEN ZERRENDA:

1) Patxi Monge Arocena (urpeko jarduerak)
2) Mario Gomez (xakea)
3) Martin Fiz (atletismoa)
4) Txomin Madinabeitia (badmintona)
5) Pablo Laso Biurrun (saskibaloia)
6) Bizkaiko Eskubaloi Federazioa (eskubaloia)
7) Kepa Pocero Gresa (beisbola eta sofbola)
8) Ricardo Arrieta, Alfredo Rebolleda eta Isidro Lopez de Arechavaleta (bola-jokoa)
9) Luis Tolosa (boxeoa)
10) Julio Garcia Sanz (ehiza)
11) Juan Manuel Garate Cepa (txirrindularitza)
12) Richard Oribe Lumbreras (kirol egokitua)
13) Esther Garaizar (aire kirolak)
14) Alberto Serrano (neguko kirolak)
15) Angel Mª Villar (futbola)
16) Venancio Agirre Gonzalez (areto futbola)
17) Miriam Merino Sanchez (gimnasia)
18) Tania Elosegi (golfa)
19) Kepa Ortega Gallarzagoitia (halterofilia)
20) Pruden Hierro Lopez de Arbina (hipika)
21) Gipuzkoako Hockey Federazioa (hockey-a)
22) Oiana Blanco (judoa)
23) Jose Mª Vazquez Soto (karatea)
24) Maider Unda (borroka eta samboa)
25) Zuriñe Foronda Rojo (mendizaletasuna)
26) Motoclub Gernika Off-Road (motoziklismoa)
27) Arantxa Ramos (igeriketa)
28) Jaime Bergareche Zuloaga (padela)
29) Francisco Jose Peula Cabello (patinajea)
30) Felix Espilla Urizarbarrena (pilota)
31) Aniceto Parra (petanka)
32) Ekaitz Saies Sistiaga (piraguismoa)
33) Ricardo Aragon Eskota (errugbia)
34) Alberto Ferreiro Iglesias (squasha)
35) Aritz Aranburu Aspiazu (surfa)
36) Elaia Torrontegi (taekwondoa)
37) Jose Mª Narvarte (tenisa)
38) Endika Diez Aladro (mahai-tenisa)
39) Pablo Carrera Vazquez (tiroketa olinpikoa)
40) Virginia Berasategi (triatloia)
41) Iker Martinez de Lizarduy eta Xabier Fernandez (bela)
42) Ester Lopez Arroyo (boleibola)

Durango, 2010eko urtarrilaren 25a 0 Iruzkin

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad