
Igeriketako Euskal Selekzioak Canet-en-Rousillonen (Frantzia) parte hartu zuen asteburu honetan Mare Nostrum Nazioarteko Zirkuituan. Euskal selekzioko 11 kirolarik egin zuten igeri lehiaketa horretan. Munduko igeriketan maila altuena duen zirkuitua izango da, seguruenik. Emaitzei dagokienez, nabarmentzekoa da Euskadiko errekorra Maider Redínen 100 tximeletatan: 1:00.79.