Asteburu ederra izan da Hassan Ait Chaou billbonatarrentzat abuztuko hirugarrena. Zermatten (Suitzan) jokatu zen, mendi lasterketetako Munduko kopako proba berri bat. Matterhorm Ultraks lasterketan (46 kilometro eta 3600 metroko desnibel positiboa) izan genuen oraingo honetan, Ait Chaouz gain, Julen Martinez de Estibariz Euskal Selekzioko kidea ere. Lasterketa, Marc Lauenstein suitzarrak irabazi zuen, Hassanek 4. postuan amaitu zuen eta Julenek berriz, 9. postu bikain batean sartzeko aukera izan zuen. Suitzan lortutako 4. postuarekin, sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu da Ait Chaou.

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad