
Endesako Emakumezkoen Ligako hiru euskal taldeek Euskal Koparen tituluaren bila jokatuko dute, formatu triangeluarrean, denak aurka, Durangoko Landako kiroldegian. Gernika-Araski partidarekin hasiko da lehiaketa irailaren 3an, 18:00etan. IDK-Araskiren arteko partida izango da hilaren 4an, larunbatean, eta txapelketa igandean, hilak 5, Gernika-IDKrekin amaituko da.
Luis Mari Sautu, Euskadiko Saskibaloi Federazioko lehendakariak nabarmendu zuen Euskal Kopa hau “garrantzitsua da, emakumezkoen saskibaloiaren inbidia baikara, Euskadin hiru talde baititugu Lehen Mailan, gauzak egiteko maila altua eta modu ona erakutsiz”.