Denboraldiko Euskadiko lehenengo Rallysprint lehiaketa Gabirian ospatu zen, eguraldi hotzarekin eta zoru nahiko labaingarriarekin. Ander eta Angela Vilariño, bere Subaru Impreza WRC-ren gainean, garaile suertatu ziren azkenean. Jarraian, Joseba Zapirain eta Estíbaliz Armendariz sailkatu ziren, Peugeot 206 WRC-rekin; Joxe Labaka eta Aitor Otaegi, Mitsubishi EVO-rekin.

Proban nabarmenki nagusitu zen lehenengo iraganalditik Ánder Vilariño. Bigarren postua lortzeko asmoz lehiatu ziren Lujua eta Zapirain; azken honek lortu zuen garaipena, Lujuak azken iraganaldian matxura zela-eta lasterketa bertan behera utzi baitzuen.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad