
Igandean ospatu zen Andorrako mendietan, mendi lasterketetako World Serieseko beste proba bat. Oraingoan, Andorrako Comapedrosako lasterketa zuten Euskal Selekzioko kideek begiz jota. Bertan ospatu zen, 21 kilometro eta 2300 metroko desnibel positiboa zituen lasterketa. Bertaratu zirenen artean, Hassan Ait Chaou eta Aritz Egea izan ziren onenak helmugan. Hassanek bigarren postuan amaitu zuen, eta Aritzek berriz, hirugarren postua. Garailea, Tom Owens izan zen. Hauetaz gain, Imanol Goñik, 7. postua lortu zuen, eta Julen Martinez de Estibarizek berriz 24. Postua erdietsi zuen helmugan
Emakumeetan, Aitziber Ibarbia eta Maria Zorrozak, 6. eta 9. postuan amaitzea lortu zuten lasterketa. Irabazlea, Laura Orgue kataluniarra izan zen, Oihana Kortazar euskaldunaren aurretik.