
Euskal Selekzioen probak Gasteizen hasi ziren, Portugalen aurkako halterofilia-garaipenarekin. Gaur, Donostian, Xakeko Basque Country International Cup izango da. Euskal Selekzioa-Kuba. Selekzio absolutuen nazioarteko match bat da, Anoeta pasealekuan egiten dena.Gainera, asteazkenera arte, emakumezkoen nazioarteko sofbol-txapelketa jokatuko da, Euskal Selekzioak, Frantziak, Txilek eta Ukrainak parte hartuta. Txapelketa hau Donostiako BPXport Riberas kiroldegian jokatuko da.