
Basque Country International Cup-en barruan, halterofiliako Euskal Selekzioak Portugal garaitu zuen Gasteizen egindako topaketan. Euskal taldeak 2067 puntu lortu zituen portugaldarren 1545engatik. Garoa Martínez izan zen emakumezkoen kategoriako irabazlea, bigarren postua María Martins portugaldarrarentzat eta hirugarrena Alazne Gómez euskaldunarentzat. Garoa Martínezek Europako zortzigarren markarik onena du abiatze-modalitatean. Tiranan (Albania) lortu zuen.
Gizonezkoen kategorian Álvaro Jiménez izan zen irabazlea. Bigarrena Ricardo Mendoça portugesa izan zen eta hirugarrena Ekaitz Cortajarena.