
Emakumeen Euskal Selekzioak Zubietan irabazi du asteburu honetan ‘Basque Country International Football Cup’ txapelketan. Berdinketa izan zuen Venezuelarekin hirugarren eta azken partidan, Real Sociedaden Zubietako instalazioetan jokatu zen triangeluarrean bigarrenean Argentinari irabazi ondoren. Yulema Corrresen gol batek irabazi zien Iñigo Juaristik entrenatutakoei.