Gertu dago gizonezkoen senior mailako Euskal Selekzioaren itzulera, Basque Country International Cup-en barruan. Datorren asteburuan hiru lagunarteko partida jokatuko ditu Finlandiaren aurka. Lehenengoa ostiral honetan izango da Gasteizen, Corazonistasen pistan 18:45ean; bigarrena larunbatean Zumarragan Ispilla Kiroldegian 18:00etan; eta hirugarrena igandean Elgoibarren 12:30etan (Olaizaga Kiroldegia).
Beste partida batzuk ere prestatzen ari dira azarorako -neskak- eta 2024ko urtarrilerako, berriz ere gizonezkoen selekzioa.
