Boxeoko eta kick boxingeko Euskal Selekzioak Ukraina neurtuko du martxoaren 26an, Miribillako Bilbao Arenan. Hori da euskal konbinatuaren norgehiagoka horretarako gordetako jardunaldia. Boxeolari onak izango ditu aurrez aurre, eta maila handiko borrokak eta arte noblearen zaleentzat erakargarriak agertuko dira. Besteak beste, Andoni Gagorena. Oleksandr Yegorov Ukrainako txapeldunarekin borrokatuko da.’ Boxeolari hau kontinente arteko txapelduna izan zen eta Europako txapelketan parte hartu zuen.

Ekitaldi honek Euskal Kirol Federazioen Batasuna, Eusko Jaurlaritza, Boxeoko Euskal eta Bizkaiko Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntza du.


Sarrerak dagoeneko eros daitezke Kutxabanken.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad