Euskal Selekzioa Munduko Esku Pilota Txapelketaren hamargarren edizioan lehiatuko da aste honetan, Nazioarteko Konfederazioak antolatuta. Alziran (Valentzia) ospatzen da eta Frantzia, Italia, Belgika, Países Bajos, Ingalaterra, Valentzia, Ekuador, Paraguai, Argentina, Mexiko, Costa Rica, Portugal, Estatu Batuak, Puerto Rico, Venezuela, Uruguai, Quebec eta Kolonbiak ere hartzen dute parte.

Enara Gaminde, Amaia Alday, Olatz Arrizabalaga, Ainhoa Ruiz de Infante, Leire Garai, Naroa Agirre, Miren Larrarte eta Olatz Ruiz de Larramendi izango dira Euskal Selekzioan.

Gizonezkoen taldea Ekhi Ziarrusta, Lus Ziarrusta, Iñaki Esnal, Pantxoa Valencia, Oier Hormaetxe, Lier Arrien, Gaizka Iruretagoiena eta Egoitz Amantegik osatzen dute.

Entrenatzaileak Jose Mari Mitxelena eta Aitor Erauzkin dira.

Lau modalitate desberdinetan jokatzen da eta euskal ordezkaritza da lehiaketa guztietan parte hartzen duen bakarra, Valentzia, Países Bajos eta Ingalaterrarekin batera.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad