
Espainiako Motonautika Txapelketako hirugarren hitzordua, oraingoan Gijonen, euskal pilotuek gehien espero zuten probetako bat izan zen. Orain arte, Kantauri itsasotik hurbilena eta oraingoz bakarra da. Bost pilotuk parte hartu zuten eta bostek podiumera igotzea lortu zuten asteburua amaitu ondoren. Lehenbizi rallyjet modalitatea jokatu zen, eta Aitzol Arakistainek GP1 kategoriako garaipena lortu zuen. Lander Cortazarrek irabazi zuen GP1 Atmosfericas-en. Ian Traba bigarrena izan zen GP2 Promozioan.
Ondoren, Offshore modalitatean, itsasertzaren pareko 68 milia nabigatu zituzten, Aitzol Arakistain berriro igo zen GP1eko garaipenarekin. Lander Cortazarrek GP1 atmosferikoan amaitu zuen bigarren postuan. Iñaki Traba bigarren postuan sailkatu zen GP2n; Ian Traba izan zen GP2ren (Promozioan) irabazlea eta Alberto Balebona hirugarrena.