
Euskal Kostaldea Estropada-Urrezko Balea Saria, Euskadiko Federazioaren laguntzarekin, Getxon amaitu zen. Asturiasko Taxus Medio Ambiente irabazi zuen.Zilarrezko balea Bullbox asturiarrarentzat izan zen, eta brontzezkoa Jon Garairen Thelonious bizkaitarrarentzat. Hiru etapa oso politak izan ziren, batez ere lehenengo biak Plentzia eta Bermeoraino, haize onarekin ostiralean eta larunbatean.