Euskal Kirol Federazioen Batasuna sustatzen duen Euskal Kirola Telebista berria ostegun honetan aurkeztu da ofizialki Bilboko Bizkaia Aretoan. Euskal Kirol Federazioek antolatzen dituzten lehiaketa eta ekitaldien bozgorailua da proiektu hau. Emankizunak duela hilabete batzuk hasi ziren, eta zuzenean ikusi dira, besteak beste, futbol-partidak, saskibaloi-partidak, hipika-probak, karatea, halterofilia eta automobilismoa. Gainera, eguneroko programa bat dago, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera (Euskal Kirola Magazine -euskalkirolatb.eus-), kirol guztien berri ematen duena.

“Gure txapelketa eta lehiaketa ugari zabaldu nahi ditugu, Euskadiko kirol federatuaren garapena sustatzeko. Horregatik, Euskal Kirola Telebistaren esperientzia berri honetan, gure kirolak eta espezialitateak erakutsi nahi ditugu, ahal den guztietan. Euskal kirolaren telebistaren aurrean gaude”, nabarmendu zuen Ángel Gurrutxagak, UFDV-EKFBko lehendakariak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta federazioetako lehendakariek ere parte hartu zuten. Erakundeen eta federazio guztien ordezkariak izan ziren Bizkaia Aretoan, proiektu berri honekin ilusioz beterik.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad