
Larunbat honetan, otsailaren 12an, Euskal Kirola TBk zuzenean eskaintzen du, Majori Ordizia kiroldegitik, Euskadiko Igeriketa Txapelketa hegalekin. Ordizia KE Urpekoak eta Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioak (EHUIF) ‘Ordizia Urpekoak Saria’-ren bederatzigarren edizioa antolatu dute. Kataluniako hiru taldek hartuko dute parte, Nafarroako eta Euskadiko bik, Balearretako batek, Aragoiko beste batek eta Gaztela-Leonek. Guztira 160 igerilari izango dira bi saiotan (09:30-12:30 eta 16:30-19:00).