
Datorren ostegunean, abenduak 2, 18:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea), Euskal Kirol Federazioen Batasunak sustatzen duen Euskal Kirola Telebista berria aurkeztuko da. Euskal Kirol Federazioek antolatzen dituzten lehiaketa eta ekitaldien bozgorailua da proiektu hau.
Duela hilabete batzuk hasi ziren telebistako emanaldiak, eta zuzeneko partiduak ikusi ahal izan dira: futbola, saskibaloia, hipikako probak, karatea, halterofilia edo automobilismoa.