
Ostiral honetatik igandera bitartean, iraupen-eskiko Espainiako Txapelketa Absolutuak lehiatuko dira, kategoria ezberdinetan, Larra-Belaguako eski nordikoko estazioan. Neguko Kiroletakoren Euskal Federazioak, Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak eta Espainiako Neguko Errege Federazioak antolatu dute. Besteak beste, Imanol Rojo tolosarrak parte hartuko du proban. Denboraldi bikaina ari da egiten nazioartean.