
Euskadiko Futbol Federakundeak kirol zuzendari berria izango du: Mikel De Gregorio Escribano. C.D. Getxo utzi eta gero hasiko da lanpostuan, han ere kirol-zuzendari gisa aritu ondoren. Kontratatzeko, EFF-k hautaketa-prozesu bat egin du, eta 30 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte. Kontratazioaren helburua, besteak beste, orain arte boluntario gisa lan egiten zuten profesionalek betetzen zuten lanpostu garrantzitsu hori profesionalizatzea da.
“Oso pozik gaude Mikelen kontratazioarekin. Federakundeak profesionalizaziorantz pauso garrantzitsua ematen duela uste dugu. Legealdiko gure helburu estrategikoetako bat da Federakundea profesionalizatzea, eta ekarpen handia egingo duela uste dugu. 30 proposamen baino gehiago jaso ditugu, eta horrek asko dio futbol munduko profesionalek Federakundearekiko duten interesaz. Modu berean, bere aurrekoen lana eskertu nahi nuke, postua modu altruistan onartu zutelako eta oso modu profesionalean bete zutelako”, adierazi du Javier Landeta Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak.