Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak, gutxi gorabehera 2.130 eskola-umeren partaidetzarekin Joan den otsailaren 21ean, igandea, hasi ziren Barakaldon neguko modalitate bakarrari dagokion kros probarekin. Orain, maiatzaren 29 eta 30eko hala nola ekainaren 5eko probak ospatu zain gaude.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 2.000 eskola-ume baino gehiago, 12 eta 14 urte bitartekoak, probintzia bakoitzeko kirolariak eta haurren kategoriako talde garaileak XXIX. Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan lehiatuko dira, Bizkaiko Barakaldo udalerriko kirol instalazio ezberdinetan ospatuko diren horietan.

Lehiatuko diren kirol modalitateak dira: pilota, xakea, aerobic, atletismo, saskibaloia, eskubaloia, gimnasia erritmikoa, futbola, areto-futbola, herri kirolak, judo, karate, piraguismo, errugbi, boleibol, txirrindularitza, tenis, mahai-tenisa eta igeriketa. Eusko Jaurlaritzak eskola kirolaren oinarriak eta irizpide nagusiak arautzen ditu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad