Deustuko Unibertsitateak, Euskadiko Errugbi Federazioko Bultza Ligari, Deustu Balioak Kirolean saria eman zion. Ekitaldia Gipuzkoako Campusean izan zen, Deustuko Unibertsitatean. Iñaki Rica Euskal Federazioko lehendakariak honela hasi zuen bere hitzaldia:

“Guztioi eskertzen dizuet gaur Loiola Centrumeko auditorio honetan egotea. Eskerrak eman nahi dizkiet Deustuko Unibertsitateko Errektore jaunari eta Kiroleko Balioen Deustu saria eman diguten epaimahaikideei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiot Donostiako alkate jaunari, udalerriko agintari gorena baita epaimahiko kidea era, gaur hemen egoteagatik. Euskal errugbiaren familia osoaren izenean, bihotzez eskerrik asko guztioi”.

Halaber, “klubei aipamen berezia egin nahi izan zien. Horiek dira errugbiaren engranajea eta errugbi inklusiboa. Inoiz ez naiz aspertuko munduko talde-kirolik onena errugbia dela esateaz. Errugbiaren zaleak ez gara bizi garen eta inguratzen gaituen mundutik at. Bultza Liga Euskadiko errugbi-klub batzuen ekimenez sortu zen. Kezkak eta mugimenduak zeuden. Euskal Errugbi Federazioak klubekin lan egiten du ideiak bildu eta erregelamendu bat eraikitzeko”.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad