
Asteburu honetan, Euskadiko bela arineko txapelketa egingo da Donostiako uretan, Euskadiko eta Gipuzkoako Federazioek antolatuta. Euskal klubetako parte-hartzaileek Optimist, ILCA, FEVA eta 420an nabigatuko dute. Gainera, Euskal Ligako hirugarren proba da.