Maiatzaren 2an, Euskadiko 3. mailako konbinatuak lagunarteko partidua jokatuko du Irlandako selekzioaren kontra. Norgehiagoka Lasesarreko futbol zelaian izango da (Barakaldo) 19:30ean. 2005 eta 2006ko partiduak gogoraraziko dituen duelua izango da, hain zuzen ere. Okasio horretan, Irlanda, Polonian jokatutako multzoko faseko azken aurkaria izan zen gure selekzioa UEFA Lurraldeen Kopako txapeldun atera zen urtean. Partidua 3-1 Euskadiren alde bukatu zen. Emaitza horri 2006an Ipuruan jokatutako lagunartekoaren 0-0ekoa gehitu behar zaio.

Aipatu beharra dago, Irlandako selekzioak berak eskatu duela gure taldearen kontra norgehiagoka jokatzea ekainaren 9 eta 17 artean Galizian ospatuko den UEFA Lurraldeen Kopako Fase Finala 2023 prestatzeko. Aurki, talde teknikoa eta deialdia aditzera emango dira.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad