Euskadiko Patinaje Federazioak hockeyko selekzio autonomikoen Espainiako txapelketa antolatu du. Abenduaren 4an, 5ean, 6an eta 7an izango da, Zorrotzako kiroldegian (Bilbo). Gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioen lehen txapelketa ofiziala da, eta Euskadi, Katalunia, Madril, Galizia, Castilla eta Leon, Valentzia eta Andaluziak hartzen dute parte.

Txapelketa honetan 600 pertsona elkartzen dira kirolarien eta gorputz teknikoen artean. Larunbatean, hilak 4, eta igandean, hilak 5, talde-faseak izango dira, eta astelehenean, final-laurdenak eta finalaurrekoak. Asteartean jokatuko dira finalak.

Emakumezkoen Euskadiko selekzioaren ordutegiak:

05-12 10:15ean, Katalunia vs Euskadi (talde-fasea)
05-12 16:30ean, Euskadi vs Castilla eta Leon (talde-fasea)

Gizonezkoen Euskadiko selekzioaren ordutegiak:

04-12 20:30ean, Andaluzia vs Euskadi (talde-fasea)
05-12 14:00etan, Valentzia vs Euskadi (talde-fasea)

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad