
Irun egun berezi batzuk eman ditu Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroan, Mahai Teniseko Champions League-rekin. Leka Eneko neskek ere partida zirraragarri batekin jokatu zuten Italiako Quattro Mori Cagliariaren aurka. Italiarrak 3-1 gailendu zitzaizkion Gipuzkoako taldeari. Cagliari hurrengo txandara pasatu zen, Saint-Denisek ezin baitzuen jokatu. Euskal mahai-tenisaren historiarako egunak dira.