Emakumeen futbol-selekzioak Txilen aurka jokatuko du abenduaren 20an, 19:00etan, Mendizorrotzako estadioan. Gainera, entrenatzaile berriarekin: Juanjo Arregi. Javier Landeta Euskal Futbol Federazioko lehendakariak, Mendizorrotzan egindako prentsaurrekoan, duela bost urte jendaurrean egon ez den ekitaldi bat berreskuratu dela adierazi zuen.

“Topaketa hau ilusio guztiarekin iragartzen dugu, eta espero dugu euskal gizarteak ere berdin jasoko duela. Beti esan izan dugu Euskal Selekzioaren partida bat antolatzeko hiru baldintza bete behar zirela: lehen mailako futbol-zelai bat izatea, talde on baten aurka jokatu ahal izatea eta ahalik eta jokalari onenak izatea”, nabarmendu zuen Landetak. Aurkezpen-ekitaldian izan zen Angel Gurrutxaga, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko lehendakaria, lagunarteko partida babesten duen erakundea.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad